Ostiralean ipar ukituko haizea baretu egingo denez, tenperaturak gora egin eta barnealdean batez ere giro goxoagoa izango dugu. Kantauri isurialdean giro goibelagoa izango dugu eta noizean behin euria egingo du. Nafarroa ekialdera Mediterraneoko ezegonkortasuna iritsiko denez arratsaldean, zaparrada mard
ulagoak bota ditzake bertan eta trumoiak joko duenik ezin dugu baztertu.
- Tenperaturak:
- Bilbao: 15 – 21 ºC
- Donostia: 15 – 20 ºC
- Gasteiz: 10 – 19 ºC
- Iruña: 11 – 22 ºC